Hala ere, perimetroa puntu garrantzitsu konkretu batean hautsi dugu: katedralaren plazara ematen duen zatia, zatirik publikoena. Puntu hau sarrera egiteko erabili dugu, baina ez berehalakoa, patiora bideratzen gaituena baizik, eraikin osoaren erraiak ezagutu ditzagun. Izan ere, barne patioa gure proiektuaren beste oinarria da; hall edo banatzaile funtzioa betetzen du, erabilera ezberdineko espazioen sarrerak hemendik egiten baitira. Gure eraikina, ondorioz, introspektiboa dela esan daiteke, kanpora ematen dituen aurpegiak betidanik izan dituenak direlarik, eta hauen atzetik beraien eduki berria ageri delarik.
Proiektuak, ikus daitekeenez, ibilbidearen ideia jorratzen du, patioak higidura gehienak barne hartzen dituelarik. Eraikina ulertzeko, ibili behar da, bere horma jarraitu. Hala eta guztiz ere, ibilbidea ezin da planoan soilik ulertu, hiru dimentsiotan baizik; eraikinan aurrera joan ahala, bere altuera ere gehituz doa, muinoa liburutegia barne hartzen duen espazio trapezoidala delarik.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina