Produkzio urte luzeen ostean, aurtengo apirilean estreinatu zen Archiculture dokumentala Newport Beach Film-eko festibalean. Karrera amaierako proiektuan murgildutako ikasle gazteen bizitza aitzakiatzat hartuz, arkitektura jakintzaren indarguneak eta arriskuak azaltzen dira. Shigeru Ban, Thom Mayne, Ken Frampton eta Phil Bernstein, beste askoren artean, azaltzen dira filmean gure disziplinarekiko kritika interesgarriak isuriz.
Gogoeta desberdinen artean, hauek azpimarratu genitzake:
_Ez zara arkitekturan sartuko ez baduzu sinesten mundua hobeagoa izan daitekeela.
_Galdera berdinak dituzten pertsonen komunitatea da, bigarren etxe edo familia bat.
_Deigarria da arkitektura ikasleak zeinen optimista agertzen diren.
_Egungo belaunaldia munduari inoiz ikusi izan ez zaion forma berria emateko gai da.
_Ikasleak bultzatuak izan dira era desberdin batean pentsatzeko.
_Ez da bakarrik estalki bat eta lau horma.
_Ez bazaitu honek kezkatzen, zerk arduratzen zaitu?
_Zerbait ez baduzu gustoko, egizu zeozer hura aldatzeko.
Hona hemen filmaren trailerra:

Horri lotuta, baina ekimen guztiz independentea izanda, beste bideo hau dugu; 2008-2013 bitarteko ETSA-UPVko ikasleen bizipenak eta gogoetak jasoz:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina