2013(e)ko abenduaren 24(a), asteartea

ARTEA ETA ARKITEKTURA: Arkitektura planoen berrirakurketa

Isabel Geisse artistak, arkitekturaren adierazpen grafikoak txundituta, planoen berrirakurketa berria proposatu digu. Izan ere, planoetaz jabetzea bilatzen du, bere esperientzian eta interpretazioetan oinarrituz, noski. Berak dioenez, “Es el constante habitar, que hacemos consciente e inconscientemente lo que me fascina de la arquitectura y que trato de comunicar en mis trabajos”.

Lan hauek subjektiboak dira ehuneko ehunean eta espazio bat bizitzeak ematen dion identitateari buruzko gogoetak dira. Era berean, kritika ere bihurtzen zaizkigu, “garapenaren” izenean galtzen ari diren auzo tradizionalen alde eta munduko hiriak homogeneizatzen dituzten eraikin garaikideen kontra, guzti horrek ekar ditzakeen ondorioez jabetu gabe.

 Erreferentziak

                        Georges Rousse | Matta – Clark | Christo y Jeanne Claude | Theo Jansen | Frank Gehry
 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina