Helburua Londreseko kongestioa arintzea eta kutsadura gutxitzea izango da, era berean, jarduera osasuntsu hau sustatuz. Kanal honek 12.000 erabiltzaile orduko jasoko ditu eta hiriko kotxe bidezko ibilbidean 30minututan txikitzea estimatzen da. Obra lan hauen iraupen maximoa 20 urteko da. Zalantza bakarra guzti hori eraikitzeko dirua nondik aterako ote den da. Honek burura dakarkigu 1890.hamarkadako CaliforniaCycleway izeneko saiakera, 14 kilometroko luzerarekin Pasadena eta Los Angeles lotu behar zituena. Zurezko plataforma hau lurretik jasota zegoen ere, eta enpresa pribatu batek etekin ekonomikoak lortzeko pentsatua izan zen. Hala ere, ez zen inoiz eraiki; espero dezagun oraingoan SkyCycle-ak zorte hobea edukitzea.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina