8 hilabete luzeren ondoren amaitu dira Sabino Arana kalean kokatzen zen Bilborako sarbidearen eraispena. 1975tik aurrera hiria banatu izan du azpiegitura honek eta bizilagunen amesgaizto bihurtu ere, nahiz eta auzokide hauetariko asko baino lehenago existitu. Errepide honen botatzeak aukera berriak zabaltzen dizkio hazten eta modernizatzen ari den hiriari, ez baita erraza hiriguneetan hainbeste espazio libre aurkitzea. Alabaina, aitortu beharra dago sarrera berria ez dela horren funtzionala, edo behintzat, erabiltzaileok oraindik barneratu ez dugula.
40000m2 inguru daude libre, erabilera berrien zain. Auzolagunen nahiei denda eta taberna jabeenak eta baita Bilbo osoko biztanleenak gainjartzen zaizkie. Askok euren negozioentzako kale zabalak nahi dituzte, beste batzuek, parke eta gune berdeak eskatzen dituzte, zenbaitek, eliza eta eskola aurreko plaza bat edota kirol instalazioak. Asmo guzti hauei egoera ekonomiko okerra eta sarbide azpian zeuden eta hirian behar beharrezkoak diren aparkalekuen arazoa gehitu behar zaizkio.

Era berean, interbentzio honek Sabino Arana kalean dagoen Udal Lantegien eraikinaren arazoa azaleratzen du. Eraikina egun ez da erabiltzen eta dirudienez egitura egoera onean dago, gainera, Euskadiko ondare artistiko eta arkitektonikoaren parte da. Hiritarren ustez gazteentzako eta eragileentzako gune aproposa da eta kalearen berritzearekin indar asko hartu dezake; dirudienez, ekimen bat martxan jarri da. Edonola ere garrantzitsuena gure hiriei izaera eta nortasuna ematen dieten eta historiaren aztarna diren eraikin hauek ez galtzea da, gutxi barru Donostiako Arte Ederretako eraikinarekin gertatuko den bezala eta are gutxiago axolagabekeriagatik baldin bada.
Amaitzeko eraispen prosezua laburbiltzen duen bideo bat.
Desmantelamiento del viaducto de Sabino Arana from Filmak Media on Vimeo.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina