
Karrera elkarrekin hasi arren, zenbait faktorerengatik (Seneka, hautazkoak, lantaldeak) euren ibilbideak aldendu egin ziren ikasketak amaitu arte. Momentu hartan erabaki zuten lanean elkarrekin hasi behar zirela. Ordutik urtebete igaro da; orain, autonomoak dira, estudio propioa daukate eta master bana egiten ari dira etorkizunean tesi bat sinatzeko asmoz.
Ikasketetan emaitza onak lortu arren, mundu profesionalerako sarrera Santiago Peñalba edota Astigarraga eta Lasarte bezalako arkitektoei sor diete. Hauei esker lortu zuten zenbait lehiaketetan parte hartzea, kurrikulum zabala eta asegurua behar direlako. Orduan ikasi zuten zenbaterainoko pisua izan dezakeen 3d gezurti batek eta zeinen garrantzitsua den norberaren ideiei tinko eustea, batzuetan, korrontearen kontra igeri egitea bada ere.
Era berean, lehenengo lanak ezagunen bitartez lortu zituzten. Proiektu txikiak izan dira, ordu asko eskatu izan dituztenak eta zenbaitetan, paperean besterik geratu izan ez direnak. Izan ere, kalean arkitektura ez da eskolan bezala baloratzen eta askotan arkitektoon lana da bezeroei begiak irekitzea eta aukerarik onenaz konbentzitzea. Sarritan, hori ez da posible eta gure aurka egin behar izaten dugu, bezeroarena baita azken hitza.
Esperientzi labur baina sakon honetatik ikasi dute eskolako ikaskidean lankide izan daitezkeela eta edonorengandik ikas daitekeela zerbait. Halaber, distantzian lan egiten jakin izan dute, interneti esker batik bat, eta elkarren arteko sinbiosi erlazio bat garatu dute baten hutsak besteak betez. Zorionak bikote eta animo hasiberria den abentura honetan!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina