


Guzti hori aldatzeko asmoz lanean jardun da guretzat aski ezaguna den Francisco Somoza eta harriz harri altxatu du hiria. Aurreko “post”-ren batean aipatutako eraberritzeen bitartez, galdutako izaera berreskuratu du eta obra berrien bidez, hura indartzen saiatu da. Hori osatuz, beste zenbait eraikin interesagarri daude, Tuñon y Mansillarena edo Campo de Baezarena, esaterako. Emaitza, kasko historiko interesgarria da, kulturalki zein arkitektonikoki, proiektu bat garatzeko ezin hobea, erreferentziaz eta aurrexistentziaz betea, isila baina istorio asko kontatzen dituena.
Zamora hiri gogorra da, petreoa, erliebeduna eta testura askotakoa. Guzti hori ezagutu eta bizi izan genuen eta proiektutarako baliagarriak izango zaizkigun zenbait ondorio atera ere. Orain, gure lanen bitartez, nortasun hori areagotzea dagokigu. Horretarako, bi proiektu edo tresna izango ditugu. Batetik, turismo pabilioi bat, katedralaren inguruan kokatuko dena eta erabilera gehigarriak izango dituena. Ondorioz, ongi integratutako elementu apal bat izango da. Bestetik, interpretazio zentru bat proiektatuko dugu, orube itxian eta programa zabalagoarekin, zerbait bereziagoa eta "potagonistagoa" egiteko aukera emanez.
Guzti honetaz aparte, bidaian Bragança eta Salamanca ere ezagutu egin genituen baina horien gaineko gogoetak beste sarreraren batean azalduko zaizkigu.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina