Joan den otsailaren 26an GAZ arkitektoen eskutik Musikeneren egoitza berriari buruzko hitzaldia jaso genuen eta ondoren obrara bisita egin genuen haiekin batera.
Eraikina partzela estu batean garatzen da, biribilgune bati frente ematen diona eta beraz, hura okupatzearekin ez da nahikoa, bolumenean hazi behar da eraikina. Programa irakaskuntzarako eraikin bati dagokiona da, portaera akustiko onaren baldintza gehigarriarekin. Horrela, eraikinaren formak behar guzti horiei erantzuten die.
Egitura metalikoa da, forma konplexuei aurre egiteko eta apeoak eta argi handiak arazo gabe salbatzeko. Horren barnean gelak txertatzen dira kutxa isolatu gisa, burbuila baten antzera.
Itxitura plaka beltz metalikoek osatzen dute kalera eta urre kolorekoek barnera edo gelei argitasuna ematen dieten patioetara. Akabera hauek, goiko parteko biselatuekin edo txaflanekin batera harribitxiaren ideia bilatzen dute eta musika instrumentu bat gogorarazi ere, funtzio jakin bat duena, baina aldi berean ederra dena.
Alabaina, krisi ekonomikoa heldu eta mozketak egin behar izan zituzten, sotoa bi solairutik batera murriztuz eta azken solairua ezabatuz, orain, irekita geldituko da instalazioak jasoz. Horren ondorio izan zen auditorioa gela independentetan banatu ahal izateko aukera ematea; horretarako Kursaalean oinarritutako sistema konplexu bat garatu zuten, sabai faltsuan batzen diten pertsianatan oinarritzen dena.
Obrari dagokionez, egitura fasean dago; auditorioaren makro-egitura kokatua dago eta gainerakoarekin hasi dira, metalikoa da eta ahal den gehiena fabrikatik egina dago torlojuekin lotzeko soldadurak saihestuz. Forjatuak hormigoizkoak dira eta txapa grekatuaren gainean eraikitzen ari dira. Zimenduak berriz, bi motatakoak dira, pantailak perimetroan maila freatiko altuagatik eta piloteak barnealdean. Ondoren pantailei lotuta losa bat eraiki zuten uraren bultzada eraikitzeko.
Hasiera batean kapritxosoa dirudien forma justifikatua gelditzen da programarekin eta baldintza akustikoengatik. Zenbait keinuk eraikina integratzen laguntzen dute, behe solairuan lerrokadura mantentzea edo etxebizitzetatik gertu dagoen itxitura opakoagoa izatea, adibidez. Hala ere, fatxadaren akabera nahiko deigarria da eta arriskutsua izan daiteke, ikusteko dago hori. Obra, ahal bezain garbia da eta ongi antolatua eta komunikatua dago, nahiz eta material bilketarako lekurik ez izan. Arkitektoengandik jasotako arreta eta azalpenak, nire ustez, ezin hobeak eta eskertzekoak izan dira. Espero dezagun obraren hurrengoko faseren batean beste bisita bat egin ahal izatea!

Aurreproiektua 2007 | Exekuzio proiektua 2009-2011 | Exekuzio obra 2012-2015 | Aurrekontua 18.000.000€