_Hiria berpiztea gure proiektuaren bidez, mugimendu internazionalak eta baita hiri barrukoak sustatuz. Horretarako, ARTEA erabiliko dugu elementu erakargarri eta berraktibatzaile gisa: tailerrak, erakusketa guneak, artisten topaguneak…
_Programaren ANIZTASUNA eta eskaintzen dituen aukera zabalak ikusita, FRAGMENTAZIORA jo dugu, gure formalizazioaren oinarri bihurtuz ere.
_Programa, beraz, zelula bidez osatutako multzoa da, hirian zehar heda daitekeena; minimoa edo proiektuaren muina ciudadelako proposaturiko eremuan eta eliza ondokoan kokatzen bada ere, etorkizunari begira hiriko espazio publikoetara eraman daiteke zelula neutro hori, Bragança “inbadituz”, gure proiektuaren eragin eremua handituz. Ondorioz, aukeratutako arkitekturak HEDAKORTASUNA du ezaugarri, eta baita bere barneko erabileraren indeterminazioa, hau da, ia erabilera ororentzako moldakortasuna, POLIBALENTZIA.
Erabiltzaileen artean bereizten ez duen proiektu batean (bertakoak, turistak, bisitariak), ez da zentzuzkoa erabilerak banatzea. Horregatik, haziz doan eraikin honek gai izan behar du momentuaren arabera erabilera desberdinak jasotzeko eta beraz, denboraren menpe egoteko.
Arkitektura tresna gisa erabiliko dugu, hainbat ekintza bilduko dituen kontenedore erraldoi gisa, ez produktu bukatu bezala. Proposamen irekia da, Bragançarako eman ditzakeen aukera desberdinak imajinaraziz.
Hazteko estrategia modulua izango da. Eremura egokitzeko eta topografia moldatuz, harrizko zokalo finko bat garatu dugu erdisotoan, eraikinak malda zurgatuaz. Horren gainean moduluak antolatuko dira beharren arabera baina oinarrizko lege batzuk errespetatuz. Elementu independente horien bitartez emaitza desberdinak lortu ahal izango ditugu eta aukera sorta zabala sortu ere. Muga bolumetriko bakarra altuera izango da, inguruan integratzeko, beste bi norabideetako hazkundea librea izango da.
Moduluaren azalpena eta zenbait konbinaketa posible:
Hona hemen multzoaren emaitza, programaren alde publikoena, erdi- publikoa eta pribatua (egoitzak) azalduz. Lehenengo biak, esan bezala, harrizko zokaloaz (erdi-sotoa) eta bere gainean kokatutako moduluez osatuta daude, programaren zatirik finkoenak direlarik, minimoa, hain zuzen. Egoitzak, aldiz, zatirik libreena dira, terrenoan zuzenean kokatze direlarik eta konbinazio ezberdinez antola daitezkela, hedatzeko aukerarekin baita ere, bizitari bakoitzaren indibidualtasunari erantzun nahian.
![]() |
Multzoaren axonometria |
![]() |
Lehen solairua |
![]() |
Behe solairua |
![]() |
Erdi sotoa |
![]() |
Luzerako ebaketa |
![]() |
Zeharkako ebaketa |
![]() |
Altxaera nagusia |
Amaitzeko, maketaren argazkiak aurkeztuko ditugu. Kontuan hartu behar da ez dela proeiktu amaitu bat, aukera desberdinak proposatzen direla beharren arabera, betiere hazkundearen aukera zabalik utziz.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina