1920.hamarkadan zehar, Claude Friese- Greene argazki zuzendariak, Erresuma Batuan izan zen bere kolore pelikula kamara berria probatzeko. Bidaiari amaiera emateko, Londresen aritu zen bere karrerako argazkirik honenetarikoak ateraz, gaur egun, BFI-k (British Film Institute) berreskuratu eta zabaldu dituenak. Zuzendariaren urratsak jarraituz, Simon Smith, garaiko makinaria imitatzen duen gaur egungo teknologia baliatuz, irudi berdinak lortzen saiatu da. Ikerketa horren emaitza, bideolan hau da, Londres hiria 86 urtetan nola aldatu den islatzen duena, ez bakarrik arkitekturari eta ezaugarri fisikoei dagokionez, baita gizarteari eta pertsonen harremanei eta ideologiari dagokionez ere.
Musika: Canon in D Major, Kevin MacLeod
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina