2014(e)ko urtarrilaren 7(a), asteartea

ZAMORAKO ONDARE ERROMANIKOAREN IKERKETARAKO ZENTROA | Azken ematea

Zamorako interpretazio zentroaren azken entrega dugu hau, aurreko blog sarreretan aurkeztutakoaren behin-betiko definizioarekin.


 
 
Proiektua ondoko alderdiak jorratuz defini daiteke:
 

KONTZEPTUA_Eraikinak eremu horrek orain arte kanpora eman duen aurpegi edo itxura bera mantentzea, jendeak ezaguna senti dezan. Beraz, aurretik zegoenaren azala baino ez dugu mantendu; bolumena guztiz hustu eta betekin guztiz berriaz hornitu dugu. Guk gehitutakoa aurre existentzien menpeko egin dugu, mantendutako fatxadari barrutik atxikiz. Horrez gain, bere materialtasunak guztiz kontrastatzen du gaur egungo hormarekin, bi aldien arteko bereizketa ahalbidetzeko eta izaera ezberdineko bi itxituren arteko bizikidetza islatuz.
 
 
 
 
FORMA ETA BOLUMETRIA_Jada existitzen den hormari lodiera ematen diona eta altueran gradualki igotzen dena.
Eremuaren gaur egungo horma plazari ematen dion izkinan soilik haustu da, sarrera nolabait pribatuagoa egin ahal izateko.

 
 
Altxaeretan ikus daitekeen bezala, eraikinaren bukaera goialdean laua da.
 
 

 
MATERIALAK_Soiltasunera eta garaikidetasunari jo da, beirarekin eta aluminiozko txapekin jolastuz. Guk egindako fatxadak (barrukoak eta kanpokoei egindako gehigarriak), modulatu dira aluminiozko fatxada aireztatua egiteko, guk egindako kargahormaren kanpoko aldean, kokatuta, existitzen den fatxadarekiko atzeratua, beraz. Beirazko leihoak, berriz, aluminiozko txapa perforatuen atzean ezkutatu dira, barruko alineazioa jarraituz. Aluminiozko txapa zulatu hauek, gainera, zabal daitezke, argi gehiago nahi izanez gero, fatxadaren erregulartasuna eta izaera aurrefabrikatua egunerokotasunarekin "kutsatzeko" aukera emanez.
 
PROGRAMA_
 
 
_Behe solairuan: erakusketa gela (altuera bikoitza), hall-a, komunak, areto nagusia (altuera bikoitza), hiru tailer (altuera bikoitza), laborategia, idazkaritza, instalazio gela eta kafetegia.

 
_Lehen solairuan: bulegoak, komunak eta bilera gela.

_Bigarren solairuan: lau gela, lau mintegi, komunak, liburutegia (altuera bikoitza) eta artxibategia.

 
_Hirugarren solairua: liburutegiaren altuera bikoitza eta ikasteko edo irakurtzeko beste gune pribatuagoa.

EGITURA_Hormigoizko portikoen bidezkoa aukeratu dugu, kanpoko perimetroari atxikitako kargahormaz eta, beste aldean, zutabe apantailatuez osatua. Habeak agerian utziko dira sabaiaren konfigurazioa egiteko, geletan eta mintegietan izan ezik, non sabai faltsua erabiliko den, instalazioak estaltzeko.
 
Erakusketa gelan, gainera, argi zenitala aukeratu da; horretarako, angelu batekin inklinatutako habe berezien bidezko estalkia proposatu da. Habe hauek bere luzera guztian iparraldeko argia jasotzen duten beiratea zabaltzea ahalbidetzen dute, argiztapen ez-zuzena lortuz, erakusketaren girorako oso aproposa. Aipagarria da habe hauetan integratutako argiztapen artifiziala ere filosofia honi jarraituz kokatu dela, argia ondoko habean isla dadin.
 
PATIOA_Soiltasunera jo da hemen ere eta pabimentuaren gogortasunera jo da, inguruan lorategiak daudela kontuan izanik. Tamaina ertain-handiko hiru zuhaitz kokatu dira pribatutasun handiena eskatzen duten tokietan eta baita barne-ibilbidearen mugarri gisa. Forma irregularreko eserleku gutxi batzuk izan ezik, espazioa nahiko libre uztea erabaki da, interpretazio zentroarekin erlazionatutako aire libreko ekintzaren bat egin nahi bada inoiz.
 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina