2014(e)ko martxoaren 26(a), asteazkena

ESPAZIO PUBLIKOA | Interakzioak eta gertakizunak

Sarrera honetan espazio publikoen aktibaziorako lagungarriak izan daitezkeen zenbait eredu aztertuko ditugu, hiri desberdinetan aurkitutakoak eta antzeko arazoei oso bestelako erantzunak ematen dizkiotenak.

 1_AHMEDABADeko espazio publikoa birgaitzeko estrategiak





2_SAINT ROCH aparkalekua (Montpellier)

2014(e)ko martxoaren 25(a), asteartea

bragançArt | Ematearen garapena

Proiektuaren ardatzak honako hauek dira:
_Hiria berpiztea gure proiektuaren bidez, mugimendu internazionalak eta baita hiri barrukoak sustatuz. Horretarako, ARTEA erabiliko dugu elementu erakargarri eta berraktibatzaile gisa: tailerrak, erakusketa guneak, artisten topaguneak…
_Programaren ANIZTASUNA eta eskaintzen dituen aukera zabalak ikusita, FRAGMENTAZIORA jo dugu, gure formalizazioaren oinarri bihurtuz ere.
_Programa, beraz, zelula bidez osatutako multzoa da, hirian zehar heda daitekeena; minimoa edo proiektuaren muina ciudadelako proposaturiko eremuan eta eliza ondokoan kokatzen bada ere, etorkizunari begira hiriko espazio publikoetara eraman daiteke zelula neutro hori, Bragança “inbadituz”, gure proiektuaren eragin eremua handituz. Ondorioz, aukeratutako arkitekturak HEDAKORTASUNA du ezaugarri, eta baita bere barneko erabileraren indeterminazioa, hau da, ia erabilera ororentzako moldakortasuna, POLIBALENTZIA.





Erabiltzaileen artean bereizten ez duen proiektu batean (bertakoak, turistak, bisitariak), ez da zentzuzkoa erabilerak banatzea. Horregatik, haziz doan eraikin honek gai izan behar du momentuaren arabera erabilera desberdinak jasotzeko eta beraz, denboraren menpe egoteko.

Arkitektura tresna gisa erabiliko dugu, hainbat ekintza bilduko dituen kontenedore erraldoi gisa, ez produktu bukatu bezala. Proposamen irekia da, Bragançarako eman ditzakeen aukera desberdinak imajinaraziz.

Hazteko estrategia modulua izango da. Eremura egokitzeko eta topografia moldatuz, harrizko zokalo finko bat garatu dugu erdisotoan, eraikinak malda zurgatuaz. Horren gainean moduluak antolatuko dira beharren arabera baina oinarrizko lege batzuk errespetatuz. Elementu independente horien bitartez emaitza desberdinak lortu ahal izango ditugu eta aukera sorta zabala sortu ere. Muga bolumetriko bakarra altuera izango da, inguruan integratzeko, beste bi norabideetako hazkundea librea izango da.

Moduluaren azalpena eta zenbait konbinaketa posible:





Hona hemen multzoaren emaitza, programaren alde publikoena, erdi- publikoa eta pribatua (egoitzak) azalduz. Lehenengo biak, esan bezala, harrizko zokaloaz (erdi-sotoa) eta bere gainean kokatutako moduluez osatuta daude, programaren zatirik finkoenak direlarik, minimoa, hain zuzen. Egoitzak, aldiz, zatirik libreena dira, terrenoan zuzenean kokatze direlarik eta konbinazio ezberdinez antola daitezkela, hedatzeko aukerarekin baita ere, bizitari bakoitzaren indibidualtasunari erantzun nahian.

Multzoaren axonometria

Lehen solairua

Behe solairua

Erdi sotoa

Luzerako ebaketa

Zeharkako ebaketa

Altxaera nagusia

Amaitzeko, maketaren argazkiak aurkeztuko ditugu. Kontuan hartu behar da ez dela proeiktu amaitu bat, aukera desberdinak proposatzen direla beharren arabera, betiere hazkundearen aukera zabalik utziz.










2014(e)ko martxoaren 21(a), ostirala

OBRA BISITA II | Tabakalera kulturgunea

Tailer bateratuaren hirugarren saioan Tabakalerara bisita egin genuen. Aitortu beharra dago batzuontzako bigarren aldia zela (urrian egon ginen, ikus sarrera) eta eskertzekoa dela obra honen jarraipena egin ahal izatea. Tailerraren bisita honetan instalazioak aztertzea aurreikusita zegoen baina han aurkitu genuen egoera guztiz kontrakoa zen. Azalpenak Amaya El Bustoren eskutik jaso genituen, Tabakalera eta obra zuzendaritzaren arteko zubia egiten duen arkitektoa.

Obraren atzerapena ohiko ustekabeez aparte, murrizketa ekonomikoei ere sor diegu. Horren ondorio izan da komunikazio nukleo bat kentzea eta areto erraldoi bat sortzeko eraitsi zen forjatu bat birkokatzea. Pena izan zen instalazio fasea oraindik hasieran egotea baina jakin izan genuenez, oztopo nagusiak eraikinaren babes maila, metro bateko lodieradun hormak eta jabetza desberdinak egotea izan dira. Ondorioz, hartutako erabakia izan da instalazioak ahalik eta gehien zatikatzea eta bederatzi komunikazio nukleoen bidez sakabanatzea.
 

Bisitako beste une interesgarri bat estalkiko beira prismara igotzea izan zen. Bolumen hau guztiz zalantzagarria da kanpotik aztertuta baina goitik dauden bistek ez dute preziorik. Hala ere kritikagarria da batetik gune horren azalera handi bat jatetxe bati ematea eta bestetik, proiektuaren muina izanik (Donostia argituko duen linterna bat omen da) oraindik definitzeke egotea.

Azkenik, eta zenbakitan sartuta, azpimarratu beharra dago aurrekontua 50.000.000 euro ingurukoa dela. Ez dakit zentzurik ote duen gauden garaian gaudela halako dirutza gastatzea arrakasta bermatzen ez duen proiektu batean eta are gutxiago eraberritze batean, non komisioko buruak (Iñaki Galarraga) dimititu egin zuen eraikina asko desitxuratzen ari zirelakoan.

 

2014(e)ko martxoaren 19(a), asteazkena

INDETERMINAZIOAREN DETERMINAZIOA

Erabiltzaileen artean bereizten ez duen proiektu batean (bertakoak, turistak, bisitariak), ez da zentzuzkoa erabilerak banatzea. Horregatik, haziz doan eraikin honek gai izan behar du momentuaren arabera erabilera desberdinak jasotzeko eta beraz, denboraren menpe egoteko.

Arkitektura tresna gisa erabiliko dugu, hainbat ekintza bilduko dituen kontenedore erraldoi gisa, ez produktu bukatu bezala. Proposamen irekia izan behar du, Bragançarako eman ditzakeen aukera desberdinak imajinaraziz. Era berean, porroterako prest ere egon behar dugu eta etorkizunean beste programa desberdin bat jasateko gai izatea eskatuko zaio gure arkitekturari.

Hazteko estrategia modulua izango da. Eremura egokitzeko eta topografia moldatuz, harrizko zokalo finko bat garatu dugu erdisotoan, eraikinak malda zurgatuaz. Horren gainean moduluak antolatuko dira beharren arabera baina oinarrizko lege batzuk errespetatuz. Elementu independente horien bitartez emaitza desberdinak lortu ahal izango ditugu eta aukera sorta zabala sortu ere. Muga bolumetriko bakarra altuera izango da, inguruan integratzeko, beste bi norabideetako hazkundea librea izango da.



 
 
 

2014(e)ko martxoaren 5(a), asteazkena

BILBO BERRIA | Sabino Arana + Udal Lantegiak

8 hilabete luzeren ondoren amaitu dira Sabino Arana kalean kokatzen zen Bilborako sarbidearen eraispena. 1975tik aurrera hiria banatu izan du azpiegitura honek eta bizilagunen amesgaizto bihurtu ere, nahiz eta auzokide hauetariko asko baino lehenago existitu. Errepide honen botatzeak aukera berriak zabaltzen dizkio hazten eta modernizatzen ari den hiriari, ez baita erraza hiriguneetan hainbeste espazio libre aurkitzea. Alabaina, aitortu beharra dago sarrera berria ez dela horren funtzionala, edo behintzat, erabiltzaileok oraindik barneratu ez dugula.

40000m2 inguru daude libre, erabilera berrien zain. Auzolagunen nahiei denda eta taberna jabeenak eta baita Bilbo osoko biztanleenak gainjartzen zaizkie. Askok euren negozioentzako kale zabalak nahi dituzte, beste batzuek, parke eta gune berdeak eskatzen dituzte, zenbaitek, eliza eta eskola aurreko plaza bat edota kirol instalazioak. Asmo guzti hauei egoera ekonomiko okerra eta sarbide azpian zeuden eta hirian behar beharrezkoak diren aparkalekuen arazoa gehitu behar zaizkio.
 



 
 
 
 
 
 
 
 
 


Era berean, interbentzio honek Sabino Arana kalean dagoen Udal Lantegien eraikinaren arazoa azaleratzen du. Eraikina egun ez da erabiltzen eta dirudienez egitura egoera onean dago, gainera, Euskadiko ondare artistiko eta arkitektonikoaren parte da. Hiritarren ustez gazteentzako eta eragileentzako gune aproposa da eta kalearen berritzearekin indar asko hartu dezake; dirudienez, ekimen bat martxan jarri da. Edonola ere garrantzitsuena gure hiriei izaera eta nortasuna ematen dieten eta historiaren aztarna diren eraikin hauek ez galtzea da, gutxi barru Donostiako Arte Ederretako eraikinarekin gertatuko den bezala eta are gutxiago axolagabekeriagatik baldin bada.

Amaitzeko eraispen prosezua laburbiltzen duen bideo bat.
 
 


Desmantelamiento del viaducto de Sabino Arana from Filmak Media on Vimeo.