2014(e)ko apirilaren 20(a), igandea

ASTE KULTURALA | udaberriArk

Joan diren apirilaren 14, 15 eta 16an, udaberriArk kultur jardunaldiak ospatu ziren Donostiako Arkitektura Goi Eskola Teknikoan. Helburu nagusia arkitektura era praktikoago batean bizitzea izan da, arlo desberdinak uztartuz eta denon parte hartzea bilatuz. Tailer, hitzaldi, kontzertu eta ekintza ugari planteatu dira, oso interesgarriak denak: irakasleen hitzaldiak, profesional gonbidatuen esperientziak, tailerrak, kontzertuak, bazkaria, krossa, terraza margoztea, andamioak montatzea… Eguraldiak asko lagundu du egun hauetan eta baita ikasle eta irakasle batzuen konpromisoak ere. Honen bitartez, eskolak hainbat urteetan edukitako hutsa bete gu dudarik gabe.

Hala ere, intentzio on guztien artetik nabaria izan da jende falta. Datengatik edo ezjakintasunagatik ikasleen parte hartzea urria izan da eta pena da, guzti hori guretzako prestatua zegoelako. Zaila da arazoa zein den esatea eta are gehiago konponbidea aurkitzea, baina argi dago ekimen honek aurrera jarraitu behar duela eta urteko egutegian bere lekua aurkitu behar duela formatua edonolakoa bada ere.

Parte-hartzaileei eta batez ere, antolatzaileei, ZORIONAK!


 


 








 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina