Joan den astelehenean, apirilak 7, Urretxura hurbildu ginen Ipeñarrieta kalea eta Sarralde pabilioia ezagutzera. Proiektuaren oinarri den pabilioiaren egoera uste nuena baino hobea bazen ere, inguruak imajinatutakoaren oso urrun daude.
Barne espazioak aukera asko eskaintzen ditu; handia izan arren oso argitsua da, sarrera desberdinak egiteko aukera dago eta zikin eta kutsatuta aurkitu arren, hondakinak pilatzeko leku asko dago, nahiz eta beharbada, osasunerako egokiena ez izan. Kanpoko espazio publikoa, berriz, oso bestelakoa da. Argitsua bada ere, kalea guztiz desitxuratua dago eta kota aldaketa desberdinek edozein jarduera oztopatzen dute. Gainera kotxeak abiadura handiz pasatzen dira eta fabrika eta trenbidearen ikuspegiak ez dira onenak.
Guzti honek, Bragança eta Urretxuren arteko zalantza baino ez du handitzen. Argi dago Urretxuko proiektua interesgarriagoa dela neurri batean eta errealagoa ere, baina aldi berean, badirudi beranduegi dela leku berrien analisian sartzeko.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina