2014(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

Bragançako espazio publikoa | Aurre-ematea

Bragançako Gaztelu plaza ciudadelako espazio publiko nagusia da. Egun, nahiko hila ageri da hiribilduko biztanleria dentsitatea baxua delako batetik, eta aparkaleku gisa funtzionatze duelako, bestetik. Horri, gainera, gehitu behar zaizkio urbanizazio maila eskasa eta bere eskala erraldoia.


Proiektuari ekiteko lehen urratsa autoen kudeaketa eta trafikoaren arautzea izango da. Horretarako, gazteluaren atzeko plaza aparkaleku-merkatu funtzioa edukiko duen arkupe ireki bat planteatu da. Ondoren, gainerako jarduerak plaza nagusira eraman dira, estalki ireki baten bitartez kirolgune-merkatu-plaza estali bat ezarri da, bloke itxi txikiagoetan instalazio guneak jasoaz (komunak, aldagelak, biltegia, taberna).


Guzti hau formalizatzeko aurreko proiektuko forma erabiliko dugu, modulo horren neurriak aproposak direlako jarduera desberdinak eta aldiberekoak aurrera eramateko.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina