2014(e)ko maiatzaren 4(a), igandea

“Elogio de lo in-útil” (cuando lo inútil se vuelve necesario) Carlos Miguel Iglesias Sanz

Zaila da gauzen balioa zehaztea. Balio hori banako bakoitzak eman nahi diona da, sentipen, esperientzia eta erabilgarritasunaren araberakoa. Baina funtzionaltasuna askotan galdu egiten da, eta zenaren dena baino ez da gelditzen. Iraganean zen baina gaur baden horren erabilera zalantzagarria da, testuan hondakin kreatibo gisa jasotzen da.

Arrasto horiek ez dira, nire iritziz behintzat, hondakinak; prozesu luze baten ondorio baizik, eta askotan, emaitza bera baino interesgarriagoak eta garrantzitsuagoak. Etengabe aurrera eta atzera egiten duen sorkuntza prozesuan, uneoro zalantzan jartzen da aldez aurretik egindako guztia eta planteamendu osoa kolokan geratzen da. horregatik hain zuzen ere hondakin horiek ikasitakoaren isla dira, hartutako erabakien adierazle eta proiektuaren funtsa ere. Ezin da sorkuntza tatxoi, zirriborro eta saiakuntzarik gabe. Prozesu enpirikoa da oso, esperientzian oinarritzen da eta ez teorian. Zuzenbide batzuk badira ere gure egitekoa haiek zalantzan jartzea da.

Sortzaile gisa, jakintza desberdinak nahastu egiten ditugu, arkitekturaren bidez momentuak gordetzen ditu, argazkien bitartez margolanak egin eta pintura dela medio arkitektura eraiki. Zentzugabekerien mundu horretan baliorik ez duten baina asko balio duten “hondakinak” sortzen dira. Oso garrantzitsua da beraz hondakin horiei dagokien garrantzia ematea eta bakoitzak bere barneko zabortegia kudeatzen jakitea.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina