Sarrera honetan Eraikuntza IV ikasgaiaren barruan landutako proiektua aurkezten da. Enuntziatua XXIV. Pladur lehiaketarako berdina da: Madrilgo Matadero eraikin multzoa osatzen duten piezetariko bat egokitu behar da artistentzako behin behineko egoitzak sortuz. Horretarako, Pladurreko elementuak erabiliko dira eta eraikinaren esentzia gordeko da, probisionala izanda, etorkizunean beste erabileraren bat jaso ahal dezan.
Gure proposamena artista bakoitzari modulo bat ematean datza, gaueko espazioa eta tailerra dituelarik. Lanerako gune hauek fatxadan kokatzen dira bata bestearen ondoan komunikatzeko aukera sortuz eta ibilbide perimetral bat osatuz. Instalazioak nukleo batean kokatzen dira lanak errazteko eta solairuen arteko komunikazio fisiko zein bisuala areagotzeko eskailera berriak sortzen dira.
Egileak: Iñigo Díaz de Olarte, Lucía Gómez eta Oihane Huesa
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina