
Irudi batek mila hitz baino gehiago balio dituela esaten duen esaera hori alda genezake: irudi batek mila plano baino gehiago balio du. Grafismo era berri horretan ezkutaturik proiektu asko eta asko saldu eta aurkezten dira, zehaztasun gabekoak eta funtsik gabekoak. Ezin dezakegu indeterminazioaren itzalean babestu funtsik ez duen proiektu bat.
Ez dadila indeterminazioaren kontrako iritzirik hemendik atera, kontzeptu garrantzitsua baita, baina gaizki ulertua nire ustez. Indeterminatua izateak ez du esan nahi zehaztasun edo trasfondo gabekoa denik, baizik eta moldakorra eta aldakorra dela, etorkizunera begiratzen duela eta aukera desberdinetara egokitzen dela. Bidera dezagun beraz arkitektura bere ildo egokira eta utz diezaiogun marrazki gezurtiak egiteari.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina