Espazio publikoaren arrakasta aldi berean funtzio desberdinak jasotzean datza, baina baita egiazkotasunean ere. Horrelako gune batek jarduera desberdinentzako euskarri izan behar du eta errealitatea den bezalako islatu ere. Hauxe da, hain zuzen, joan diren urteotan krisian jarri den kontzeptua, espazio publikoaren izaera, funtzioa eta beharra.
Ondorioak eta konponbideak lortzea zaila bada ere, badira azken boladan nagusitzen ari diren fenomenoak eta hain beharrezkoa dugun espazio publikoari kalte egiten diotenak. Horien artean, merkatal zentroak edo “mall” sonatuak ditugu. Eraikin hauek gure herrietako enparantzak ordezten ari dira helburu bakar batekin: kontsumismoa. Erabaki guztiak xede hartara bideratuak daude eta edozer gauza egiten dute hori lortzeko: arkitektura famatuak imitatzea, Gabonetan elur faltsua isurtzea, gai edo topiko bat muturreraino ustiatzea … kartoizko eraikin hauek ez diete mesederik egiten gure gizarteari, ezta, arkitektura berari ere.
Hauen ondoan, golf zelaiak ditugu. Lurzorua bortizki okupatzeaz gain, hondamen ekologikoa ere suposatzen dute. Era berean, harrigarria da zelai hauek leku lehorretan kokatzeko nahia, kontuan hartu gabe euren mantenurako ur asko eta asko behar dela. Goazen bada golf zelaiak Irlandan kokatzera! Eskolako irakasle batek esaten zuen bezala gure plazak 18 zulo edukiko dituzte laster.
Paraleloan, urbanizazio pribatuak jaio dira. Normalean, jarduera bati lotuak(golfari, aurreko adibidearekin jarraituz), eta ekonomia kontuan hartuz, lurraldeko toki pribilegiatuenak hartzen dituzte eta euren hesia altxatzen dute mundutik banatzeko. Bertan bizitzea 5 izarreko hotel batean “todo incluido”arekin ibiltzea bezalakoa da.
Aipatutako guzti hauek ereduak besterik ez dira, gure gizarteari kritika ahal dizkiogunak eta leporatu ere, baina gu gara benetako errudun. Eta, guzti hauek diruarekin lotuta egotea bitxia da, ezta? Kointzidentzia?

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina