Joan den apirilaren 9an, tailer bateratuaren 4.saioko programazioari jarraikiz, EHUko Gipuzkoako Kampuseko eraikin berrira egin genuen bisita (Centro Polivalente de Formación e Innovación).
Kanpusaren ertz batean, arkitektura eskolaren ondoan, kokatuta, non lehen aparkaleku bat baino ez zegoen, forma laukizuzeneko bolumen zurruna aurkezten du. Sarrera nagusia mendebaldeko fatxadan, laukizuzenaren alde laburretako batean aurkitzen da.
Eraikin honen arkitektoa Fede Frances da eta aparejadorea, Jesus Mari Salaberria, gaur bisitan gidatu gaituena. Teknikari hauek beraiek politeknikaren eraikina egin zuten ere bai.
ARKILAN
Obraren jatorria EHUk 2011. urtean plazaratutako lehiaketa izan zen. Multzo multidiziplinar batek irabazi zuen, ARKILAN estudioaren buruan. Obra 2013ko urtarrilean hasi zen, 6.000.000 €-ko aurrekontuarekin.

EHUk ez du programa determinaturik finkatu, aularioaren antzekoa baizik, hau da, arkitektura, magisteritza eta enpresarialetako eraikinen gabeziak konpontzea. Horretarako, egindako eskakizunen artean, espazioen moldagarritasuna azpimarratzen da, unibertsitateak berak denborak aurrera egin ahala espazio bakoitzaren izaera eta dimentsioak erabaki dezan. Premisa honek eragina izan du eraikinaren formalizazioan: egitura baldintzatu du, erretikula funtzionala sortuz, eta zoruak jarraiak izatea ere ekarri du.
Barruko distribuzioari dagokionez, beraz, finkatuta dauden elementu bakarrak erdiko eskailera banatzaile handia da, honen bi alboetako franja polibalenteak eta komunak.
ZIMENTAZIOA_Losa bidezko zimentazioa egin da, beste aukerekin alderatzearen ondorioz. Maila freatikoa losaren azpitik metro batera geratu da, baina, segurtasunez, lodiera handiagoa eman zaio balizko presio hidrostatikoei aurre egiteko.
EGITURA_Hormigoizko egitura burutu da, erdiko eskailera metalikoa izan ezik. Hormarte funtzionala eta erregularra aukeratu da, eraikin osoan zehar errepikatzen dena: 5,40 m zutabeen artean.

IPARRALDEKO FATXADA_Orientazioak baldintzaturik fatxadarik irekiena da, leihotsuena. Behin egitura izanik modulazio argi bat agertzen da, fatxadaren konposaketan eta honen eraikuntzan zerikusi zuzena duen. Gaurko bisitan ikusi dugun bezala, fatxada konbentzionala da hau, berrikuntza berezirik ez dakarrena baina puntu guztiak oso ondo soluzionatzen dituena. Iparrera ematen duenez, ahalik eta irekidura gehien txertatu dira, duen erabilerarako argi egokia izanik. Dagoeneko ikusi ahal izan dugu isolatzailea jarrita zegoela, hau nahiko flexiblea izanik ondoren datorren perfileriara hobe egokituz. Hau babesteko lamina iragazgaitza itsatsi zaio, bai isolatzailea eta baita leiho eta motxeta guztietako juntak egoki itxiz. Azken elementua perfileria da. Hauen artean ezberdintasunak ikusi ahal izan ditugu, nagusienak eta bigarren mailakoen artean banatuz. Zutabeen ilara berdinean aurkitzen direnak beltzez margotu dira, bigarren mailakoetatik bereizteko eta babesa emateko funtzioa izanik pintura honek. Perfileria honek plaka fenolikoak eutsiko ditu, fatxada honi akabera emanez.
HEGOALDEKO FATXADA_Iparraldeko fatxadaren osagai berak ditu: euskarri gisa, adreilu mazizoa, barruko aldean igeltsu plakekin egindako trasdosatua, isolatzailea sartuz, eta kanpoko aldean, fatxada aireztatu gisa, isolatzailea, anklaia metalikoak eta panel fenolikoak. Berezitasuna, kasu honetan, azken geruza honetan dago: panel estatikoak izan beharrean, lama mugikorrak dira, sistema motorizatuaren bidez mugitzen direnak, argitasunari eta berotasunari egokituz. Izan ere, hegoaldeko fatxada izanik, irakaskuntza erabilerarako desegokiak izan daitezke bi faktore horiek. Era honetan, albo honetatik begiratuta, blokeak itxura hermetikoa du, lama horizontalek barruko orrian zabaldutako leihoak ezkutatzen dituztelako.

ESTALKIA_Eraikin honek berezitasun nabarmena du estalkian; izan ere, fatxadetako lama sistema goraino igotzen da estalkia inguratuz, eta itxitura jarrai bat sortzen du zelosia moduan. Horrek ahalbidetzen du estalkiko makinaria guztia aireztatzea funtzionamendu egokia izan dezan. Era berean, makina hauek babesteko pergola moduko batzuk sortu dituzte euritik tapatzeko eta bizilagunen bistak hobetzeko. Gainera, pergola honek ahalbidetuko digu tutu guztiak hortik zintzilikatzea. Hala ere, estalkiaren xehetasuna oraindik ez dugu azalgu; hartutako soluzioa estalki laua izan da, 8cm-ko isolamendu trinkoarekin (Udal araubide energetikoa betetzeko), iragazgaitzarekin, geotextilarekin eta ondoren bi akabera posiblerekin: legarra asko ibiliko ez den lekuetan eta plot bidezko zoru erragulatzaile erregistrablea erabilera asko izango duten guneetan. Helburu orokor gisa dago batetik estalkiko makinariaren funtzionamendu egokia bermatzea eta bestetik, bizilagunen bistak hobetzea eta makinen zarata murriztea. Berezitasun bezala aipatu behar dugu montacargas-a estalkiraino heltzen dela. Aipagarriak dira ere eskailera nukleo zentrala argiztatzen duten argizuloak.