ARAZOA | Bragançako ciudadela edo alde zaharra dentsitate baxukoa da. oso jende gutxi bizi da eta espazio publikoak ugariak eta erabilgaitzak dira. Gainera, bertakoen eta turisten arteko harremanak sustatzea baino, hautsi egiten dute. Gure proposamena Gaztelu plazan kokatzen da. Eremu zabal hau eskalaz kanpokoa da eta hiru elementu garrantzitsuez mugatua dago: gaztelua, harresia eta eliza. Era berean, malda du ekialderantz, ciudadelarako sarrera sortuz.
HELBURUA | Guzti hori kontuan hartuta, jomuga azpiegitura amaitugabe bat izango da, indeterminatua eta moldakorra dena. Tresna honek espazioak fragmentatuko ditu eta giza eskalara egokitu, baina aldi berean, txarnela moduan lan egingo du jarduera eta gune desberdinak uztartuaz.
MULTIFUNTZIONALTASUNA | Gaztelu plaza Bragançako bihotza izanik, gai izan behar da jarduera oso desberdinak bereganatzeko, bai erabiltzaile eta bai eskala aldetik. Horretarako espazio zabal eta lauak bilatuko dira, aktibitate desberdinak ahalbidetuz: akanpalekua, merkatua, ekitaldiak, aparkalekua, kontzertuak, kirolak, herriko jaiak, azokak, jolas parkeak, atseden guneak, herri bazkariak … Ekintza desberdinak bi kotatan banatuko dira edo batera ospatuko dira, izaera desberdineko espazio ugari baitaude. Plazan, pabimentuko lerroek jarduera desberdinak mugatzen lagunduko dute.
KONTZEPTUA | Proiektuaren oinarria bi kota desberdin lotuko dituen azpiegitura bat izango da. Elementu honek bi espazio desberdin horiek zerbitzatuko ditu eta harremanetan jarri, rotula modura, gainera, itxura bukatua emango dio plazari. Goiko kotan espazio zabal eta gogorra egongo da. Gazteluaren altueran kokatua, bista ederrak edukiko ditu azpiegituraren zutabeen artetik. Beheko kota ciudadelarako sarreraren altueran ezarriko da, izaera berdekoa izango da, lurtarragoa, atsedenerako eta jarduera lasaiagoak garatu ahal izateko. Azpiegitura hegoaldetik igotzen den kale baten bukaeran kokatua dago, ardatzari amaiera emanez. Oso egitura arina da goikaldean, paisaiaz gozatzea ahalbidetuz, eta behekaldean berriz, harri da nagusi, harresiarekin harremanetan jarriaz. Arkitektura elementu honek ebaketa posible ugari ditu, aukera guztiak ustiatuz jarduera desberdinei erantzun emateko. Bistak ez oztopatzea eta argitasuna bilatzea izango dira helburu nagusiak, espazio publikoak dotatzeaz batera.
MATERIALTASUNA | Esan bezala goiko espazioa gogorra da, granitozkoa, Bragançako adokinekin kontrastatuz alfonbra bat bezala zabaltzen da. Bertan, zutabeekin bat datozen tira batzuk sortuko dira, instalazioak jasotzeko. Kota honetan azpiegituraren izaera arina izango da: mortero zuria, altzairuzko zutabeak, beirazko barandak, argizuloak iparraldera … Behekoa, lurtarragoa izanik, belardia izango da, harresiari itsatsita gora igoko dena. Zenbait puntutan hormigoizko zelosiak jar daitezke lurrari zurruntasuna emateko. Hormak harrizkoak izango dira, zokalo modura, sendotasuna eta integrazioa bilatuz.