Oraingoan aurreko lauhilekoan Bragançara egindako bidaian zehar jasotako iritziak eta sentsazioak azalduko ditut, batzuk inmediatoak eta inozoak, sakonak eta benetan erabilgarriak besteak.
Izen bereko distritoaren hiriburua dugu Bragança, hala ez dirudien arren, hiri txikia eta hila baita. Historia luzea eduki arren, bihotz formako alde zahar polit hura izoztuta geratu da. Gaztelua, harresia, eliza eta herriko etxea edo domusa turistentzako erakargarri besterik ez dira eta ezer gutxi eskaintzen diete hiritarrei. Alabaina, egun gris eta triste hartan ikusi izan genuen bezala, inguru polit eta atsegina da; mendiz inguratutako paisai horrek harresia inguratzen du eta azken honek aldi berean herria inguratzen du, harrizko hormak gure orubea biltzen duen bezala. Harrizko hormek eta zoruek gozotasuna ematen dute eta etxe txikitxoak, bere barneari begiratzen diotenak, bata bestearen ondoan pilatzen dira maldan behera ia lekurik gabe, ia bata bestearen gainean. Aldapa jarraituz, hiria dago, independenteki hazi dena eta aurrekoari erantzuten ez diotena. Arkitektura tipikoa da enluzitu zuriak, harrizko hormak, marraztutako alikatatuak eta teilazko estalkiak, baita burnizko barandak ere. Espazio publikoak ere ugariak eta zabalak dira, baina alferrikakoak, nork erabili ez baitago.
Badirudi herria garai berrietara moldatzen jakin ez duela, ez gizartea, ez kultura, ez hirigintza ezta arkitektura ere. Hutsuneak nabariak dira, fisikoak zein metaforikoak. Gureari dagokionez esan daiteke arkitektura garaikidea ongi ez dela integratzen; Souto de Mouraren museoa bezalako piezak adierazgarriak badira ere, beste batzuk epel gelditzen dira esateko hainbeste daukan herri-hiri horretan. Kontatzeko asko bai, baina isilik oraindik.

Orduko inpresioak gaurkoekin alderatu eta nabaritzen da hein batean zuzenak direla. Dramatikoegi izan gabe, argi dago Bragança ez dagoela bere momenturik onenean eta gusri dagokigu hori aldatzea. Horregatik hotelaren ideia konbentzional hori baztertu, eta herriaren berpiztea eragingo duen jarduera edo ekimen bat proposatuko dugu, galdutako esentzia berreskuratzeaz gain, izaera berria aitortuko diona.